Hezkuntza legeaz ariko dira bihar Zestoako kultur etxean

Urola Kostako Hitza 2013ko api. 24a, 16:54

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Espainiako LOMCE Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurreproiektuari buruzko hitzaldia izango da bihar, osteguna, 17:30ean, Zestoako kultur etxean. Hiru atal izango ditu hitzaldiak: Wert legeak proposatzen dituen aldaketak, LOMCEren eragin negatiboa gaurko Euskal Eskola Publikoan, eta Euskal Eskola Publikoa gaur, bihar. Haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Guraso Elkarteko kideek zainduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide