Zestoako gaztetxearen 24. urteurrena ospatuko dute gaur

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 19a

Gaur Zestoako gaztetxearen XXIV. urtemuga ospatuko dute. Zestoako Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu du gaur arratsaldetik goizaldera arte. Zestoako gaztetxearen urtemugako ospakizunak patata tortilla lehiaketarekin hasiko dituzte, 18:30ean. Norberak berea prestatuta eraman behar duela azaldu dute gaztetxekoek. Ondoren, kalera aterako dira trikiti doinu eta bertsoen artean. Gaztetxe barruan egindako ekimen baten irudia (Argazkia: Danbolin)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide