Leok'k taldeak 8.000 euro eman dizkio Saharar Emakumeen Batasun Nazionalari

Zestoako Hitza 2013ko martxoaren 18a

Leok'k taldea saharako emakumeei laguntzenZestoako Leok'k musika taldeak 8.000 euro bideratu ditu Saharar Emakumeen Batasun Nazionala erakundera, Saemek Saharako Emakumeei Elkartasuna proiektuaren barruan. Une bat... diskoaren salmentatik eta kontzertuetatik bildutakoa da dirua. Martxoaren 13an eman zioten txekea Jadutetu el Mojtar-ri, Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko ordezkariari, Bilbon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide