Iazko probako une bat (Argazkia: Danbolin)
Zestoako XXXV. Herri Krosa lasterketa izango da igandean, Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta. Haur eta gaztetxoen lasterketak 10:00etatik aurrera izango dira. Ondoren, proba nagusia hasiko da, 11:30ean; kadeteetatik aurrerakoek hartuko dute parte bertan.
Herri krosean parte hartzeko izena emateko aukera irekita dago
herrikrossa.com webgunean edota Zestoako kiroldegian. Aurrez izena ematen dutenek 5 euro ordaindu behar dute. Egunean bertan, berriz, 10 euro da.