Gerturatu direnen artean, eskualdeko hainbat alkate: Zestoakoa (ezkerrean), Azpeitikoa (eskuinean) eta Aizarnazabalgoa (Azpeitikoaren ondoan)
Egutegi eta ordutegiak
Uztailean eta abuztuan.
- Astelehetik larunbatera: 11:30ean gaztelaniaz; 12:30ean euskaraz; 16:30ean gaztelaniaz; 17:30ean euskaraz.
- Igandeak: 11:30ean gaztelaniaz; 12:30ean euskaraz.
Irailetik ekainera.
- Larunbatak: 11:30ean gaztelaniaz; 12:30ean euskaraz; 16:30ean gaztelaniaz; 17:30ean euskaraz.
- Igandeak: 11:30ean gaztelaniaz; 12:30ean euskaraz.
Informazio bulegoa.
Mariaje Izeta, antzezlaneko une batean, atzo. (Ane Olaizola/Hitza)
Zestoako Lili jauregia zaharberritzeko eta musealizatzeko lanak amaitu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Zestoako Udalak eta Ekain Fundazioak. Orain, bertako ondarea eta historia herritarrek ezagutu ditzaten, bisitak egingo dituzte asteburutik aurrera. Atzo goizean egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiola, Zestoako alkate Leire Etxeberria, Aizarnazabalgo alkate Alvaro Villar, eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria. Politikariekin batera, Andre Madalenen, Lilin bizi izan zen azken familiako buruaren, eskutik izan zuten han bildutako kazetari eta eragile ugarik jauregiaren historia eta orduko bizimodua ezagutzeko aukera. Antzezlan baten bidez transmitituko diete bisitariei hango ondarea, izan ere. Arazi IKT enpresarena da
Agur Lili antzezlanaren ideia, eta Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendu du. Ainhoa Casinak, Leire Egañak, Mariaje Izetak eta Maialen Kordati herritarrek, berriz, Andre Madalen haragiztatuko dute.
Bisitariak 1680. urtera egingo du salto; familia aberatsak jauregian pasa zuen azken egunera, hain justu. «Familiak ez du aurkitu espero zuen goxotasuna Lili jauregian, eta leku erosoago batera doaz bizitzera. Etxea utzi behar dutenean, Andre Madaleni sentimendu eta oroitzapen asko etortzen zaikio burura», azaldu dute antolatzaileek. Ordu erdiko istorioaren bidez, Andre Madalenek etxeko txokoak eta familiaren kontuak azalduko dizkie bertaratzen direnei, bakoitzak, ondoren, «bere ondorioak» atera ditzan. «Andre Madalen familia matriarkalen eredua izan zen, berak baitzituen harreman sozial eta profesional sendoenak». Arduradunek, ordea, argitu dute ez dela bisita gidatu bat izango, «ondare zabal baten balio erantsia», baizik, eta emakumearen giraditzapean, bisitariak «ikus-entzule aktibo» bihurtuko dira. Halaber, antzezlana Urola bailarako
Bost geltoki historian ekimenaren barruan izango da.
Lehenak, zestoarrak
Jauregia herritarren esku jartzerakoan, zestoarrak izango dira hura ikusten lehenak. Asteburuan soilik horientzat eskainiko dituzte saioak, doan. Txartelak atzotik lor ditzakete, Lili jauregiko informazio bulegoan. Zertoar bakoitzak hiru txartel lortzeko aukera izango du. Horretarako, ordea, errolda agiria edo NAN erakutsi beharko dute.
Lili jauregiaren musealizazioa Zestoako eta Sastarrain bailarako ondarea ezagutarazteko proiektuaren barruan egin dute, Ekainberriren ondotik. Liliko bisitaldiak aurrera eramateko Ekainberrirekin elkarlanean izango dira. Leire Etxeberriaren arabera, «aspalditik zain egondako eguna» izan zen atzokoa. «Zestoako Udalak altxor hau erosi zuenetik erakusgai jartzea izan du helburu».
2009tik 2012ra egin zituzten zaharberritze eta musealizazio lanak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, eta Zestoako Udalak 950.000 euro bideratu dituzte horretara. Diputatuak gogoratu du duela urte batzuk «egoera larrian» zegoela Lili, «mantenu faltaren ondorioz». Hala, bideratutako dirua «inbertsio ona» izan dela nabarmendu du. Jauregiko altzari eta tresnak, berriz, San Telmo museoak eta aldundiko Gordailuak eman dizkiete. Erakundeen arabera, jatorrizkoak dira piezak, eta guztiak garai berekoak ez badira ere, jauregiaren «birsortze historikoarekin» bat datoz. Bisitaldietan, 20 lagunek osatuko dute gehienez taldea, eta aurrez erreserba egitea gomendatu dute.