Artxiboko irudia (Hitza)
Ostiral arratsaldean 27, 33 eta 45 urteko hiru emakume atxilotu zituen Ertzaintzak, Azpeitiko enpresa batean lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak azaldu duenez, «hiru emakumeak aurretik 59 aldiz atxilotu dituzte lapurreta egiteagatik». Ertzaintzaren arabera, atxilotuek materiala erosteko interesa agertu zuten Landetako lantegi batean, langileek atxilotutako bi biltegian atzeman zituztenenean, bitartean hirugarrenak langile batekin liskarrean jardun zuen. Ondoren, autoa batean alde egin zuten handik hiru lagunek, eta orduan lantegiko hainbat kaxoi zabalik eta diruz betetako sobre bat falta zela ohartu ziren lantegiko langileak. Ertzaintzak hiru emakumeak Zestoara bidean atzeman zituen.
Larunbat goizaldean, berriz, 19 eta 21 urteko bi gizonezko atzeman zituen Ertzaintzak, Orioko Eusko Gudarien kaleko denda bateko ateko kristala puskatu eta lapurreta egiten saiatzea egotzita.