Zestoako KZ Guneak eta Gurutze Jubilatuen elkarteak oinarrizko Internet ikastaroa antolatu dute; martxoaren lehenengo hamabostaldian izango dira eskolak, eta izena hilaren 20a baino lehen eman beharko dute; ikastaroa irekia bada ere, jubilatuek izango dute lehentasuna izena emateko garaian, eta elkarteko bazkideen doan izango dute ikastaroa; gainontzekoek bost euro ordainduko dute. Eskolak kultur etxeko KZ Gunean izango dira, eta ekimena hasiberriei dago zuzenduta. Informazio gehiago elkarteko bulegoan eskuratu daiteke; astearte edo ostiraletan 11:00etatik 12:00etara joanez edo 650-70 87 70 telefonora deituz.