Gaurko bazkariko irudi bat (Ane Olaizola/Hitza)
Herri bazkaria egin dute gaur Zestoako Iraeta auzoan, Santa Ines jaien aitzakian. Gure Ordeka elkartean bete dituzte sabelak; horren aurretik, ordea, txupinazioa eta meza izan dituzte. Atzo hasi zituzten jaiak, eta datorren asteburuan segiko dute festarekin, ostiraletik aurrera.