Iazko inauterietan mozorrotutako herritar bat Zestoan (Argazkia: Danbolin)
Zestoako Kultura arduradunek herriko aurtengo Inauteriak antolatzen hasteko bilera deitu dute gaurko. Batzarra, 19:00etan hasita egingo da Kultur Etxean. Bilera nahi duten herritar edota eragile guztientzako zabala da eta bertan Inauterietako dauden proposamenen gainean hitz egiteko asmoa dute.
Fernando Arzallus Zestoako kultur teknikariak azaldu duenez, «iazko inauterietako egitaraua hartu eta haren gainean proposamenak egin eta egitaraua zehazten» saiatuko dira gaur egingo duten bilera irekian.