Merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina hasi du

Nerea Uranga 2012ko abe. 14a, 07:00

Gabonen atarian, eskualdeko beste hainbat herritan egin duten bezalaxe, Zestoan ere herriko bertako dendak eta saltokiak bultzatzeko kanpaina abiatu berri dute merkatariek. Zestoako merkataritza sustatzeko eta festa egunen aurreko egunotan ere zestoarrek herrian bertan erosteko aukera egin dezaten Gabonetako kanpainari ekin dio Zestoako Merkatari Elkarteak; astelehenean hasi zuen. Aste honetan bertan, igandera bitartean, Zestoan erosketa txartelarekin herriko dendetan egindako erosketetan deskontu bereziak egingo dizkiete bezeroei. Hau da, txartelarekin janari-dendetan, harategian, fruitu-dendan edota gasolindegian egindako erosketen kasuan %2ko deskontua izango dute bezeroek; eta, gainontzeko herriko dendetan, berriz, %5eko deskontua egingo zaie igandera bitartean egindako erosketetan. Zestoan erosketa txartela lortzeko, Zestoako Merkatari Elkarteko dendetan dituzte eskaera orriak eta hoiek beteta eskatu daiteke herriko dendarien txartela. Hiru sariren zozketa Horrez gain, Zestoan Merkatari Elkarteak urtero egin izan duen bezalaxe, aurten ere Gabonetako zozketa jarri du martxan. Hau da, Zestoako dendetan erosketaren bat egiten duten guztiek zozketarako txartelak jasoko dituzte. Txartel hoiekin Zestoako dendetan gastatzeko hiru erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dutelarik. Zozkatuko dituzten erosketa txartelak hiru dira: lehen saria 1.000 euroko erosketa txartela da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Zestoako Merkatarien Elkartearen Gabonetako erosketa txartelen zozketa urtarrilaren 5ean egingo dute.

Gabonetako erosketak herrian bertan egitea da merkatarien kanpainaren helburua

Gabonen atarian, eskualdeko beste hainbat herritan egin duten bezalaxe, Zestoan ere herriko bertako dendak eta saltokiak bultzatzeko kanpaina abiatu berri dute merkatariek. Zestoako merkataritza sustatzeko eta festa egunen aurreko egunotan ere zestoarrek herrian bertan erosteko aukera egin dezaten Gabonetako kanpainari ekin dio Zestoako Merkatari Elkarteak; astelehenean hasi zuen.

Aste honetan bertan, igandera bitartean, Zestoan erosketa txartelarekin herriko dendetan egindako erosketetan deskontu bereziak egingo dizkiete bezeroei. Hau da, txartelarekin janari-dendetan, harategian, fruitu-dendan edota gasolindegian egindako erosketen kasuan %2ko deskontua izango dute bezeroek; eta, gainontzeko herriko dendetan, berriz, %5eko deskontua egingo zaie igandera bitartean egindako erosketetan.

Zestoan erosketa txartela lortzeko, Zestoako Merkatari Elkarteko dendetan dituzte eskaera orriak eta hoiek beteta eskatu daiteke herriko dendarien txartela.

Hiru sariren zozketa
Horrez gain, Zestoan Merkatari Elkarteak urtero egin izan duen bezalaxe, aurten ere Gabonetako zozketa jarri du martxan. Hau da, Zestoako dendetan erosketaren bat egiten duten guztiek zozketarako txartelak jasoko dituzte. Txartel hoiekin Zestoako dendetan gastatzeko hiru erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dutelarik. Zozkatuko dituzten erosketa txartelak hiru dira: lehen saria 1.000 euroko erosketa txartela da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa.
Zestoako Merkatarien Elkartearen Gabonetako erosketa txartelen zozketa urtarrilaren 5ean egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide