Igon Manzisidorrek eta Nerea Amilibiak irabazi dute VII. Akuako Bira

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 17a

Eguraldi eguzkitsua lagun, 150 lagun bildu ziren atzo goizean Akua auzoan, VII. Akuako Biran parte hartzeko gogoz. Korrikalariek 7.800 metroko ibilbide gorabeheratsuari egin behar izan zieten aurre, Akuako ermitatik hasi eta bailara osoa zeharkatuz, a...

Eguraldi eguzkitsua lagun, 150 lagun bildu ziren atzo goizean Akua auzoan, VII. Akuako Biran parte hartzeko gogoz. Korrikalariek 7.800 metroko ibilbide gorabeheratsuari egin behar izan zieten aurre, Akuako ermitatik hasi eta bailara osoa zeharkatuz, auzoko baserri guztietatik pasata. Igon Manzisidor debarra eta Nerea Amilibia aiarra izan ziren aurtengo irabazleak.
Manzisidorrek 29 minutu eta 48 segundotan jarri zuen marka, eta haren atzetik Jokin Redondo zumaiarra eta Enekoitz Aizpuru helmugaratu ziren. Amilibiak, berriz, 36 minutu eta 07 segundo behar izan zuen proba osatzeko; Uxoa Irigoien getariarra izan zen bigarren eta Sonia Alvarez zumaiarra hirugarren. Sailkapeneko bost gizonezkoek eta emakumezkoek bai­larako produktuak jaso zituzten sari bezala. Horrez gain, hainbat produktu zozkatu zituzten. Era berean, parte-hartzaile guztiei elastiko bana eman zieten, baita indarberritzeko hamaiketakoa ere.
Korrika saioaren ondoren, eta sari banaketaren aurretik, bailarako V. Asto Lasterketa jokatu zuten zazpi lagunek, eta Akuabarrena baserriko Jose Mari Albizuk irabazi zuen. Bera izan zen zirkuituari bi itzuli ematen lehena, eta, ondorioz, 2,5 kilo txuleta eskuratu zituen.

ARGAZKIAK: Bittor Mutiozabal

AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA AKUAKO BIRA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide