Akuako Birarako 100 lagunek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko

Ane Olaizola 2012ko irailaren 4a

Zestoako Akuako Bira jokatuko dute irailaren 16an, eta bertan aritzeko izena emateko epea zabalik da; antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko ehun korrikalarik baino gehiagok eman dutela izena, eta gogoratu dute gehienez 150 lagunek parte hartu ahal izango dutela bertan; hori hala, lasterketan parte hartzeko www.herrikrossa.com webgunean edo Zestoako polikiroldegian eman daiteke izena, irailak 14era bitartean. Izen ematea doan izango dute horiek, eta gehienezko kopurua betetzen ez bada egunean bertan ere izena emateko aukera izango dute. Lasterketa 10:30ean hasiko da, Akuako ermitatik. Helmugara iristen diren lehenengo bost lagunentzat eta lehenengo koadrilarentzat (lau kideko taldea) bertako produktuak banatuko dituzte, eta parte hartzaile guztien artean hamaiketakoa eta kamisetak banatuko dituzte.

Korrikalariak proba hasieran

Internetez eta Zestoako kiroldegian eman daiteke izena, irailaren 14a baino lehen; hilaren 16an izango da proba (Argazkilaria: Jone Bergara)

Zestoako Akuako Bira jokatuko dute irailaren 16an, eta bertan aritzeko izena emateko epea zabalik da; antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko ehun korrikalarik baino gehiagok eman dutela izena, eta gogoratu dute gehienez 150 lagunek parte hartu ahal izango dutela bertan; hori hala, lasterketan parte hartzeko www.herrikrossa.com webgunean edo Zestoako polikiroldegian eman daiteke izena, irailak 14era bitartean. Izen ematea doan izango dute horiek, eta gehienezko kopurua betetzen ez bada egunean bertan ere izena emateko aukera izango dute.

Lasterketa 10:30ean hasiko da, Akuako ermitatik. Helmugara iristen diren lehenengo bost lagunentzat eta lehenengo koadrilarentzat (lau kideko taldea) bertako produktuak banatuko dituzte, eta parte hartzaile guztien artean hamaiketakoa eta kamisetak banatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide