Zirkuaz gozatzeko beste modu bat proposantzen dute Zirkale eta Tiritirantes taldeek. Xumeagoa eta gertukoagoa, eta, batik bat, kale ikuskizunetik asko duena. Bakoitzak, ordea, bere ikuspuntua du, nahiz eta antzeko jarduerak aurkeztuko dituzten asteburu honetan eskualdean. Zirkale talde nafarrak Zirko gala berezia eskainiko du gaur arratsaldean, 20:00etan, Zestoako kaleetan. «Kabaret moduan aurkeztutako ikuskizuna» dela diote taldekideek. Aurkezle umoretsu batek zirkuko hainbat artista bidea emango die. Horiek, besteak beste, malabareak, oreka ikusgarriak, akrobaziak eta kontortsioak egingo dituzte, eta, bide batez, publikoa parte hartzera gonbidatuko dute. Burgosko (Espainia) iritirantes konpainiaren helburua ere jendea zirkuan murgiltzea izango da. Zirkeamos karpa ibiltaria Zumaiako Ondartxo plazan jarriko dute, eta 18:00etatik aurrera, hainbat ikuskizun antzezteaz gain, hiru tailer berezi eskainiko dituzte. Oreka mantentzen irakatsiko dute, monozikloak eta bolak erabiliz; zankoekin ibiliko dira; eta trapezisten antzeran airean ariko dira. Horrela, karpara sartzen direnak «zirkuko artista» bihurtuko dira; betiere, Tiritiranteseko taldekide adituen ardurapean.
Tiritirantes taldearen Zirkeamos ikuskizunaren kartela (Argazkia: Tiritirantes)
Zirkuaz gozatzeko beste modu bat proposantzen dute Zirkale eta Tiritirantes taldeek. Xumeagoa eta gertukoagoa, eta, batik bat, kale ikuskizunetik asko duena. Bakoitzak, ordea, bere ikuspuntua du, nahiz eta antzeko jarduerak aurkeztuko dituzten asteburu honetan eskualdean.
Zirkale talde nafarrak Zirko galaberezia eskainiko du gaur arratsaldean, 20:00etan, Zestoako kaleetan. «Kabaret moduan aurkeztutako ikuskizuna» dela diote taldekideek. Aurkezle umoretsu batek zirkuko hainbat artista bidea emango die. Horiek, besteak beste, malabareak, oreka ikusgarriak, akrobaziak eta kontortsioak egingo dituzte, eta, bide batez, publikoa parte hartzera gonbidatuko dute.
Burgosko (Espainia) iritirantes konpainiaren helburua ere jendea zirkuan murgiltzea izango da. Zirkeamos karpa ibiltaria Zumaiako Ondartxo plazan jarriko dute, eta 18:00etatik aurrera, hainbat ikuskizun antzezteaz gain, hiru tailer berezi eskainiko dituzte. Oreka mantentzen irakatsiko dute, monozikloak eta bolak erabiliz; zankoekin ibiliko dira; eta trapezisten antzeran airean ariko dira. Horrela, karpara sartzen direnak «zirkuko artista» bihurtuko dira; betiere, Tiritiranteseko taldekide adituen ardurapean.