Historiaurreari buruzko dokumental batekin hasiko dute Ekaindarren Eguna

Ane Olaizola 2012ko uztailaren 19a

Gaur eta igandean historian  atzera egingo dute zestoarrek. Hirugarren urtez jarraian Ekaindarren Eguna ospatuko dute herrian, eta aurtengoan, gainera, iaz baino eragile gehiagoren artean prestatu dute ekimena. Izan ere, aurreko urtean Zestoako Udalak eta Ekainberri Fundazioak antolatu zuten Ekaindarren Eguna, baina aurten horiekin bat egin dute Arazi-Ekainberri, Zestoan merkatari elkartea, Sastarrain Baserri Eskola, Trosta zaldi elkartea eta Zestoako Bainuetxea. Orain dela hamahiru mila urte inguruko Ekain kobazuloko bizimodua ekarriko dute gaur egunera, eta ohi bezala, Ekaingo tribuak suaren etorrera antzeztuko du. Igandean izango da ekitaldi nagusia, eta orduan Historiaurreko teknikak erabiliko ditu tribuak, herritarren ezagutzarako. Hala ere, gaur izango dira lehenengo ekimenak; aurreko urteko film zikloaren ordez, historiaurrearen inguruko dokumental batekin emango diote hasiera Ekaindarren Egunari. Ekainberri, aterpe berri labar arterako dokumentala aurkeztuko dute iluntzean, eta ondoren ikusteko aukera izango dute herriko plazan. Igandean, ekitaldi nagusiak Ekitaldi nagusiak, ordea, igandean izango dira, eta horretarako buru-belarri ari dira prestatzen antolatzaileak. Zestoako Udalak jakinarazi duenez, lanak «oso aurreratuta» daude dagoeneko. Izan ere, egitarau «oparoa» presatu dute, eta goizetik hasi eta gaueraino ikuskizun ugari izango dira herriko txokietan. Goizetik pintxo ibilbidea, kale animazioa eta triki bertsoak eta mural pintaketak izango dira, besteak beste. Hala ere, ekitaldi garrantzitsuenak arratsaldean izango dira. Ekaingo tribuak sua [...]

Iazko ekimen bat

Iazko Ekaindarren Eguneko ekimenetako bat (Argazkia: Ekainberri)

Gaur eta igandean historian  atzera egingo dute zestoarrek. Hirugarren urtez jarraian Ekaindarren Eguna ospatuko dute herrian, eta aurtengoan, gainera, iaz baino eragile gehiagoren artean prestatu dute ekimena. Izan ere, aurreko urtean Zestoako Udalak eta Ekainberri Fundazioak antolatu zuten Ekaindarren Eguna, baina aurten horiekin bat egin dute Arazi-Ekainberri, Zestoan merkatari elkartea, Sastarrain Baserri Eskola, Trosta zaldi elkartea eta Zestoako Bainuetxea.

Orain dela hamahiru mila urte inguruko Ekain kobazuloko bizimodua ekarriko dute gaur egunera, eta ohi bezala, Ekaingo tribuak suaren etorrera antzeztuko du. Igandean izango da ekitaldi nagusia, eta orduan Historiaurreko teknikak erabiliko ditu tribuak, herritarren ezagutzarako. Hala ere, gaur izango dira lehenengo ekimenak; aurreko urteko film zikloaren ordez, historiaurrearen inguruko dokumental batekin emango diote hasiera Ekaindarren Egunari. Ekainberri, aterpe berri labar arterako dokumentala aurkeztuko dute iluntzean, eta ondoren ikusteko aukera izango dute herriko plazan.

Igandean, ekitaldi nagusiak
Ekitaldi nagusiak, ordea, igandean izango dira, eta horretarako buru-belarri ari dira prestatzen antolatzaileak. Zestoako Udalak jakinarazi duenez, lanak «oso aurreratuta» daude dagoeneko. Izan ere, egitarau «oparoa» presatu dute, eta goizetik hasi eta gaueraino ikuskizun ugari izango dira herriko txokietan.

Goizetik pintxo ibilbidea, kale animazioa eta triki bertsoak eta mural pintaketak izango dira, besteak beste. Hala ere, ekitaldi garrantzitsuenak arratsaldean izango dira. Ekaingo tribuak sua piztu eta ehizatzeaz gain, umeek tailerrak egingo dituzte, margoak, sua eta ehiza uztartuta. Pottokekin ibilaldiak egiteko aukera ere izango dute haurrek, eta historiaurreko jaurtiketa egingo dute 17:00etatik aurrera; jana eta edana ere banatuko dute plazan, eta trikiti doinuekin agurtuko dute eguna.

Egitaraua
Uztailak 19, gaur
-19:30. Ekainberri, aterpe berri bat labar arterako dokumentalaren aurkezpena eta emanaldia udaletxeko pleno aretoan.

Uztailak 22, igandea
-12:00. Goizari hasiera emateko, adar soinuak.
-Aldi berean. Zestoako tabernetan historiaurreko pintxo bira.
-12:00. Kale Animazioa triki bertso poteoarekin.
-Ordu berean. Mural pintaketa, plazan.
-16:00-17:00. Adar soinuak arratsaldeari hasiera emateko.
-16:00-17:00. Umeentzako historiaurreari buruzko tailerra: margoa, sua eta ehiza.
-16:00-17:00. Umeentzako ibilaldiak pottokan.
-17:00. Historiaurreko jaurtiketa lehiaketa.
-17:00. Zestoako Bainuetxeak eskainitako infusio dastaketa.
-18:00-18:30. Suaren etorrera,     Ekaingo tribuak eskainia. Antzezlana, plazan.
-16:00-17:00. Historiaurreko jaurtiketa lehiaketaren sari banaketa.
-19:00-20:00. Burruntzian erretako arkume pintxoak.
-19:00-20:00. Ekaingo sagardoa dastatzea.
-19:00-20:00. Trikitixa Monik, Eider eta Leire trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide