Ganboak eta Otegik irabazi dute Arroa Beheko Trikitilari Gazteen IV. Txapelketa

Zestoako Hitza 2012ko uztailaren 16a

Beñat Ganboa aretxabaletarrak eta Julene Otegi mungiarrak irabazi dute Arroa Beheko Trikitilari Gazteen IV. Txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zuten, Karmen jaietan. Sei bikote lehiatu ziren, eta bizkaitarren atzetik, Maria Lasa zizurkildarrak eta ...

Beñat Ganboa aretxabaletarrak eta Julene Otegi mungiarrak irabazi dute Arroa Beheko Trikitilari Gazteen IV. Txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zuten, Karmen jaietan. Sei bikote lehiatu ziren, eta bizkaitarren atzetik, Maria Lasa zizurkildarrak eta Garazi Otaegi asteasuarrak osatutako bikotea sailkatu zen bigarren postuan, eta Alaitz Jaka hernaniarrak eta Maidi Soroa oiartzundarrak osatutakoa hirugarrenean.

Ondoren, sagardoa dastatzeko aukera izan zuten auzotarrek eta bisitariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide