Lepo bete zen atzo arratsaldean Kultur Etxea. Hamabost herritarrek osatutako antzerki taldearen saioak ikusmira handia sortu zuen herrian. 19:00etan hasi zen antzezlana, eta 18:30erako jendea zai zegoen Kultur Etxeko atean, barrura sartzeko amorratzen. Hainbat obraren zatiak prestatu dituzte urte guztian zehar, eta haiek antzeztu zituzten. Irailean berriro martxan hasiko da taldea.
