Zestoako Festa Batzordearen bilera da ostegunean

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 26a

Zestoako Festa Batzordeak bilera egingo du ostegunean, aurten egiten den hirugarrena da. Ekainaren 28an izango da batzarra, 19:00etan, Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. Bileran landuko duten gai zerrenda honakoa da: Udan zen Zestoan? uztaile...

Zestoako Festa Batzordeak bilera egingo du ostegunean, aurten egiten den hirugarrena da. Ekainaren 28an izango da batzarra, 19:00etan, Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. Bileran landuko duten gai zerrenda honakoa da: Udan zen Zestoan? uztailean eta abuztuan zer antolatu proposamenak; uda amaierako kontzertua; eta, Amabirjin festak. Proposamenak landuta eramateko eskatu dute Udaleko kulturako arduradunek. Bilerak duen “garrantziagatik” han parte hartzera animatu dituzte herriko eragileak eta herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide