Zestoako Amalda abesbatzak izen-emate epea zabaldu du 2102-2013 ikasturterako.
“Ahots hezkuntza lantzeko, musika sortu eta sortzearekin gozatzeko aukera eskaini nahi dugu”, adierazi dute arduradunek. Abestu nahi dutenek, beraz astelehenero ( 17:00tatik 18:30tara ) eta ostiralero (20:00etatik 21:00tara ) eman dezakete izena, ekainaren 1era arte , abesbatzak erabiltzen duen lokalean ( Idiazpi auzunea 3, baxua ) edo 676-82 61 94 telefonora deituz.
Hiru eta bost urte arteko haurrentzako Katuz jolas tailerra eskaintzen du Amaldak, eta seitik aurrerakoentzat abesbatzan bertan abesteko aukera.