Txuri eta Igarataundi lehenbailehen aske uzteko agindu du Konstituzionalak

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 29a

Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarra eta Juan Mari Igarataundi preso zestoarra lehenbailehen askatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. 1997/2006 doktrinaren gaineko ebazpena eman berri du auzitegiak. Berretsi egin du 2006an Espainiako Auzitegi Gorenak indarrean ezarritako araua, Parot delakoa, baina doktrinaren aurka jarritako 31 helegiteetatik hiru onartu ditu; tartean Txuri zarauztarrarena, eta Igarataundi zestoarrarena. Jose Inazio Gaztañaga da aske utziko duten hirugarren presoa. Oraindik ez dago argi gaur ala bihar askatuko dituzten. Igarataundiren senitartekoek jakinarazi dutenez, "sinadura baten zain" daude horretarako. Zarauztik hiru auto abiatu dira dagoeneko Burgoserantz, bertan baitago Txuri. Eta hainbat herritar ongietorria prestatzen ari da. 25 urte zeraman espetxean Txurik, 2008an kaleratu behar bazuten ere. Igarataundi, berriz, 2009ko apirilaren 9an bete zuen zigor osoa, baina 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horrekin, 2017ko ekainaren 6ra arte luzatu zion zigorra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide