Epaileak atzera bota du Pablo Ibar berriro epaitzea

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 13a

Floridako (AEB) epaile batek Pablo Ibarren defentsak aurkeztutako helegitea atzera bota du; beraz, hasiera batean ez dute berriro epaituko Ibar. Kandido Ibar presoaren aitak "aurrera jarraitu" behar dela esan du, eta senideek ez dute itxaropena galdu; "azken aukera dugu oraindik". Benjamin Waxman Ibarren abokatuak helegitea jarriko du Floridako Auzitegi Gorenean. "Arrazoia emango digutela uste dut, baina denbora da arazo handiena". Izan ere, Kandido Ibar jakitun da prozesuak "luze" joko duela; "helegitearen erantzuna jaso arte hiru urte pasatu daitezke", adierazi du Ibarrek. Pablo Ibarrek jatorri zestoarra baitu, bere aita pilotari zestoarra baita. Halaber, Jose Manuel Ibar Urtain boxeo jokalari zenaren iloba ere bada; Ibar Floridako Starke espetxean dago 2000. urteaz geroztik, heriotza zigorra ezarrita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide