Katamarrua Natur Taldeak irteera bat antolatu du otsailerako. Arroa Erreka ikustera joango dira hilaren 12an, igandean. Hasiera batean txangoa abenduan egin behar zuten arren, bertan behera gelditu zen, eta azkenean hitzartu dute beste egun bat irteera antolatzeko.
Gurutzean 9:00etan jarri dute hitzordua, ibilaldia egin nahi duena bertara ager dadin. Irteera puntutik Arroa Erreka ikustera joango dira ibiltariak. Inguruan ibili ondoren, Arroa Goikora abiatuko dira. Heldutakoan deskantsatu, eta berriketan egiteko helburuarekin, hamaiketako-bazkaria izango da bertako elkartean. Eguerdirako Zestoan izango direla jakinarazi dute.