Parte hartze handia izan dute Iraetako santainesek

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 30a

Iraetako Santa Ines festen balorazio oso ona egin dute antolatzaileek. Iban narbaiza «gustura» agertu da festez hitz egiterakoan. Igandean, haurren egunarekin amaitu ziren aurtengoak. Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten, eta 85 bikotek hartu zuten parte. Narbaizak jakinarazi duenez, iaz 97 bikote lehiatu ziren. «Baina hala ere gustura gaude, kopuru handia baita, eta gastu guztiak berdintzeko nahiko jende badelako». Aitor Bergarak eta Jose Antoni Tamaiok osatutako bikotea izan zen irabazlea; txapel banarekin joan ziren etxera, eta bientzako 1.000 euro ere lortu zituzten. Larunbatean auzoen arteko futbol 7 txapelketa izan zen. «Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende askok hartu zuen parte, eta euriaren arabera jende gehiago edo gutxiago zegoen begira, baina saltsa ederra izan zen». Arroa Goiak, Arroa Beheak, Aizarnazabalek, Iraetak, Akoak eta Zestoak hartu zuen parte. Aizarnazabalek eta Zestoak jokatu zuten finaleko partida. Azkenean, Zestoa izan zen garaile. «Azken unera arte iraun zuen emozioak, penaltitan erabaki baitzen nor izango zen txapelduna. Polita izan zen». Frontoia beteta, afaritarako Horren ondoren, herri poteoa egin zuten Iraetan zehar, eta gauari hasiera emateko, berriz, afaria frontoian. 150 lagun elkartu ziren; hori zen ezarri zuten gehienezko kopurua. «Euria egin bazuen ere, 150 pertsona elkartu ziren afaltzera. Beraz, oso ondo joan zela esan beharra daukagu». [...]


Iraetako Santa Ines festen balorazio oso ona egin dute antolatzaileek. Iban narbaiza «gustura» agertu da festez hitz egiterakoan. Igandean, haurren egunarekin amaitu ziren aurtengoak.
Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten, eta 85 bikotek hartu zuten parte. Narbaizak jakinarazi duenez, iaz 97 bikote lehiatu ziren. «Baina hala ere gustura gaude, kopuru handia baita, eta gastu guztiak berdintzeko nahiko jende badelako». Aitor Bergarak eta Jose Antoni Tamaiok osatutako bikotea izan zen irabazlea; txapel banarekin joan ziren etxera, eta bientzako 1.000 euro ere lortu zituzten.
Larunbatean auzoen arteko futbol 7 txapelketa izan zen. «Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende askok hartu zuen parte, eta euriaren arabera jende gehiago edo gutxiago zegoen begira, baina saltsa ederra izan zen». Arroa Goiak, Arroa Beheak, Aizarnazabalek, Iraetak, Akoak eta Zestoak hartu zuen parte. Aizarnazabalek eta Zestoak jokatu zuten finaleko partida. Azkenean, Zestoa izan zen garaile. «Azken unera arte iraun zuen emozioak, penaltitan erabaki baitzen nor izango zen txapelduna. Polita izan zen».
Frontoia beteta, afaritarako
Horren ondoren, herri poteoa egin zuten Iraetan zehar, eta gauari hasiera emateko, berriz, afaria frontoian. 150 lagun elkartu ziren; hori zen ezarri zuten gehienezko kopurua. «Euria egin bazuen ere, 150 pertsona elkartu ziren afaltzera. Beraz, oso ondo joan zela esan beharra daukagu». Igandean haurren eguna ospatu zuten, eta orduan ere eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, haur askok hartu zutela parte dio Narbaizak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide