«Zestoan Kretaziko garaiko fosilak daude; orduan itsaspean zegoen»

Zestoako Hitza 2012ko urtarrilaren 12a

Geologian lizentziatua da Javier Manteca, eta errepideen mantenuan egiten du lan. Zestoan bizi da, eta lagunekin mendira askotan joaten dela esan du, geologiako azalpenak emanez. Mendi astean hitzaldia ere eman zuen. Euskara ikasten ari da, eta euskaltegira joan aurretik tartexo bat hartu du eskualdeaz eta bere geologiaz hitz egiteko. Zestoa geologikoki aberatsa al da? Azken batean Zestoa Gipuzkoan dago, eta Gipuzkoak bere mugak dauzka. Kantauri isurialdean dago, eta Keriasiko garaian sortutakoa da. Gaur egunera arte sedimentuak izan ditu. Beraz, ordutik dauzka materiak inguru honek. Denetarik dago. Zumaikoa da ezagunena inguru honetan. Tarte horretan etengabe igo izan da sedimentua, itsas mailak gora edo behera egin baitu milioika urtean. Sedimentu maila aldakorra izan da, itsas mailaren arabera gehiago edo gutxiago izan baita. Horren eraginez, garai tarte jakin bateko materialik ez da egongo —adibidez, milioi bat urteko tartean materialik ez da aurkituko— , eta beste garai batean itsas maila modu jakin batean zegoelako, garai horretako material asko pilatu zen. Beraz, Zumaia aberatsa al den? Ez beste toki batzuk baino gehiago edo gutxiago. Fosilei dagokionean, asko al dago? Badaude, bai. Zestoan ez da agertu Jurasiko garaiko fosilik. Lurperatuta egongo dira, akaso, baina azalean ez da agertzen. Zestoan Kretaziokoak aurkituko ditugu. Garai horretan itsapean zegoen [...]

Javier Manteca

Javier Manteca geologoa

Geologian lizentziatua da Javier Manteca, eta errepideen mantenuan egiten du lan. Zestoan bizi da, eta lagunekin mendira askotan joaten dela esan du, geologiako azalpenak emanez. Mendi astean hitzaldia ere eman zuen. Euskara ikasten ari da, eta euskaltegira joan aurretik tartexo bat hartu du eskualdeaz eta bere geologiaz hitz egiteko.

Zestoa geologikoki aberatsa al da?
Azken batean Zestoa Gipuzkoan dago, eta Gipuzkoak bere mugak dauzka. Kantauri isurialdean dago, eta Keriasiko garaian sortutakoa da. Gaur egunera arte sedimentuak izan ditu. Beraz, ordutik dauzka materiak inguru honek. Denetarik dago. Zumaikoa da ezagunena inguru honetan. Tarte horretan etengabe igo izan da sedimentua, itsas mailak gora edo behera egin baitu milioika urtean. Sedimentu maila aldakorra izan da, itsas mailaren arabera gehiago edo gutxiago izan baita. Horren eraginez, garai tarte
jakin bateko materialik ez da egongo —adibidez, milioi bat urteko tartean materialik ez da aurkituko— , eta beste garai batean itsas maila modu jakin batean zegoelako, garai horretako material asko pilatu zen. Beraz, Zumaia aberatsa al den? Ez beste toki batzuk baino gehiago edo gutxiago.

Fosilei dagokionean, asko al dago?
Badaude, bai. Zestoan ez da agertu Jurasiko garaiko fosilik. Lurperatuta egongo dira, akaso, baina azalean ez da agertzen. Zestoan Kretaziokoak aurkituko ditugu. Garai horretan itsapean zegoen Zestoa, eta arrezifeak zeuden. Arrezifeak garatzeko gaur egun ez dauzkagun ezaugarriak behar dira; itsaso edo ur beroagoak, lasaiak eta garbiak, adibidez. Orduan itsasoa beroagoa zen, eta, besteak beste, koralezko arrezifeak zeuden. Eguzkiaren argia iritsi behar zaie, eta itsaso azpian oso sakonean badaude, ez zaie eguzki argirik iristen.

Zestoak puzzleak bezalako guneak ditu, eta hori da bertako ezaugarri interesgarria. Zati batzuk gorago eta beste batzuk beherago zeuden, eta horren eraginez, gune batzuetan korala aurkitu daiteke, eta besteetan ez. Kareharria arrezifez osatuta dagoela ikusten da zenbait tokitan.

Ba al dago aniztasunik?
Bai, aniztasuna badagoela esan dezakegu. Karakolak, zizareak… Arrezifearen bueltan dagoen bizi horren arrastoak antzeman ditzakegu. Koralak eta rodistak. Gasteropodo karakolak, kontxadun animaliak, brakeopodoak… Batzuk hobeto kontserbatuta daude besteak baino.

Gure inguruan, ordea, kareharria dago. Harri gogorra da, gure mendietako ohikoena. Marga edo tupa bigunagoak dira, eta higatzen joan dira. Kareharria ormigoizko horma bat bezala da, ordea, eta handik puskatu gabe fosila osorik ateratzea oso zaila da.
Indamendi eta Goltxibarko gunean fosilak daude. Silifikatuta daude, hau da, karbonato kalzikokoak dira, baina silizioak, beraz, gogorragoa da. Hau da, fosila kareharria baino gogorragoa da, material berekoa izan arren. Orduan, arroka urarekin disolbitzen den heinean, fosila kanpoan gelditzen hasten da, eta mutur bat ikus dezakezu harritik irteten bezala. Kasu horietan pikatu egin behar da, eta osorik ateratzeko aukera izaten da.

Geologiara zaletasunagatik jotzen al duzu?
Ez. Nik geologia ikasi nuen, bere garaian. Ikasi nuenean, azken bi urteetan geoteknian espezializatu nintzen, obrara bideratuta. Bost urteko karrera da, eta hiru urtez nik gustuko nuena ikasi nuen, baina gero lanean pentsatuz ikasi nituen beste bi urteak. Paisaia eta ikastea oso polita da, baina kasu horretan diru-laguntzen eta ikerketarako lanen menpe zaude, batik bat. Bestea gustokoagoa dut, baina lanbide gisa, bizimodua ateratzeko ikasi nuen. Orain errepidetan lanean ari naizela, geoteknia eta geologia obretara aplikatzen ditut, baina beste lan batzuk ikasitakoarekin zerikusirik ez dutenak ere egin behar izaten ditut. Gauza eta kontzeptu asko gero ahaztu egiten dira, ordea. Izan ere, hamabost urte daramat zuzenean geologiaren inguruan lan egin gabe.

Mendian asko ibiltzen al zara?
Mendira buelta bat ematera joaten naizeanean, baliteke jendeak arreta jartzen ez dien kontuei erreparatzea, baina ez naiz ibiltzen mineral edo fosilak topatu nahian. Espeleologia ere egiten dut, eta mendian topatzen ditugun zuloei ere erreparatzen diet. Baina ez dut geologiagatik bakarrik egiten hori, mendian beste gauza asko ere aurkitu baitaitezke. Mendira lagunekin joaten naiz; batek gauza batzuen inguruan gehiago jakingo du, beste batek besteez… Mendian lagunekin batera ibilita, elkarrengandik gauza asko ikasten dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide