Etxez etxeko jatordu zerbitzua jarriko du martxan Sutondok

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 2a

Zestoan etxez etxeko otordu zerbitzu berria jarri du martxan Sutondok. Zerbitzu hori adinekoentzako edota menpekotasuna duten pertsonentzako da. Sutondo zerbitzuaren barruan bezeroen beharretara moldatutako dieta eta plater bereziak prestatu, eta etxee...

Zestoan etxez etxeko otordu zerbitzu berria jarri du martxan Sutondok. Zerbitzu hori adinekoentzako edota menpekotasuna duten pertsonentzako da. Sutondo zerbitzuaren barruan bezeroen beharretara moldatutako dieta eta plater bereziak prestatu, eta etxeetara eramaten dituzte. Etxez etxeko otordu zerbitzu berriaren inguruko informazioa jasotzeko udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Zerbitzu hau Azpeitian ere eskaintzen ari dira, hango Gizarte Zerbitzuen bitartez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide