Paella-janera bildu dira zestoarrak festen azken txanpan

Onintza Lete Arrieta 2011ko irailaren 10a

Amabirjinak amaitzeko ordu batzuk baino falta ez direnean, paella lehiaketa eta paella-jana egin dituzte zestoarrek. 34 kuadrillak hartu dute parte lehiaketa gastronomikoan, eta umore onean egin dituzte lanak, eguzkitik babestuta denek ere. Udaletxe a...

Paella txapelketako partaideak

Amabirjinak amaitzeko ordu batzuk baino falta ez direnean, paella lehiaketa eta paella-jana egin dituzte zestoarrek. 34 kuadrillak hartu dute parte lehiaketa gastronomikoan, eta umore onean egin dituzte lanak, eguzkitik babestuta denek ere. Udaletxe azpian, arkupetan… txoko guztiak izan dira balekoak, eta era askotako paellak prestatu dituzte: bejetalak, txipiroi tintaz belztutakoak, oilaskoarenak eta itsaskienak. Dekorazioaren garaian erreibindikazioren bat sartzea otu zaionik ere izan da. Epaimahaikideak, sukalde kontuetan eskarmentu handiko bi emakume: Izeta ahizpak. Koiote tabernako etxekoandre izandakoek ondo eta gaizki egindakoak esan dizkiete kuadrilla bakoitzari. Batek gatz gehitxo zuela, besteak oraindik ur gehiegi zuela… Sagardoa erantsitako paellari ere atzeman diete. Plazan bazkaldu, jokoak egin eta amaieran, 19:00ak aldera jakingo da zeinek irabazi duen aurtengo paella txapelketa.

Izeta ahizpak lanean

Paella prestatzenKalean ere giro onaNazioarteko paellak ere baiPaellak eta dekorazioa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide