Aurten festak era berezian hasi dira

Zestoako Hitza 2011ko irailaren 7a

Zestoako Ama Birjin jaiak atzo arratsaldean hasi ziren, udaletxetik botatako suziriarekin. Baina, ezohiko moduan hasi dituzte aurten festak, antzinako eran antzeztuz. Udaletxetik amabirjinei hasiera eman dien suziria Ertxiña Musika Eskolako ...

Zestoako amabirjinak Zestoako amabirjinak Zestoako amabirjinak Zestuko Amabirjinak 2011 Zestuko Amabirjinak 2011 Zestuko Amabirjinak 2011 Zestuko Amabirjinak 2011 Zestuko Amabirjinak 2011

Zestoako Ama Birjin jaiak atzo arratsaldean hasi ziren, udaletxetik botatako suziriarekin. Baina, ezohiko moduan hasi dituzte aurten festak, antzinako eran antzeztuz. Udaletxetik amabirjinei hasiera eman dien suziria Ertxiña Musika Eskolako zuzendaritza batzordekoek bota dute. Aurten, herriko musika eskolak 25 urte bete ditu, eta kideek izan dute festei hasiera emateko ardura. Ertxiñakoek modu berezian hasi dituzte festak. Garai bateko pregoilari moduan jantzi eta festen hasiera iragarriz eta pregoia irakurriz ekin diote festetako ekitaldiei. Gaur Zestoan egun handia ospatuko dute, Ama Birjin eguna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide