Oraindik ere festei hasiera emateko suziririk jaurti ez duten arren, festa usaina hasita dago dagoeneko Zestoako kaleetan. Larunbatean gazte eguna ospatu zuten, eta igandean, berriz, jubilatuena. Asteazkenean botako dute ofizialki festei hasiera emateko txupinazoa; «atzo, gaur eta etorkizunean, musika maite eta horren alde lan egin eta egingo duten zestoarrek» hain zuzen ere festetako programazioan azaltzen denez.
II. Gazteen Esku Pilota Txapelketako finalerdiak izango dira txupinazoaren aurretik, eta finala, berriz, ostiralean jokatuko dute. Horrez gain pilotari profesionalen partidak ere izango dira.
Ostegunean eta ostiralean zekorketak izango dira, 18:00etatik aurrera plazan; Aquilino Giron eta Brandon Yael Campos izango dira ezpatariak. Horren aurretik zekorketen aurkako kontzentrazioak izango dira; pasa den larunbatean ere egin zuten bat.
Haurrentzako puzgarri eta jolasak izango dira amabirjin egunean. Gauean, berriz, Lauroba eta Triki Ta Su taldeak joko du Laranjadi plazan. Horren aurrretik oilasko jana prestatu dute herriko gazteek afaltzeko, urtero bezala. Gaztelumendi anaiak izango dira bertan giroa alaitzeko asmotan. Dagoeneko txartelak salgai daude.
Festetan zaharrenekin ere oriotzen da Zestoako herria, eta igandean haiei eskainitako eguna ospatu zuten. Bi edadetu ere omendu zituzten gainera: Modesta Larrañaga Albizu eta Gonzalo Ruiz Alonso.
Autobus geltokia aldatuta
Ohi bezala, herriko festek autobusaren geltokia tokiz aldatzea eragin dute. Hilaren 12ra bitartean (12a barne), Zumaia eta Donostia alderako autobusa Ertxiñondo okindegiaren aurrean geldituko da. Baina Azkoitia, Zumarraga eta Bilbo alderako autobusa ohiko tokian geldituko da.
Amabirjinetako egitaraua
Irailak 7, bihar
17:00. Frontoi zaharrean,
II. Gazteen Esku Pilota Txapelketako finalerdiak.
19:00. «Atzo, gaur eta etorkizunean, musika maite eta horren alde lan egin eta egingo duten zestoarrek» txupinazoa botako dute udaletxetik. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
19:30. Meza Parrokiko Abesbatzarekin, eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
20:00. Preso eta iheslarien aldeko kalejira.
21:00. Preso eta iheslarien aldeko afaria, eta senideei omenaldia.
00:00. Trikidantz, plazan.
Irailak 8, osteguna. Amabirjin eguna
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
11:30. Jolas parkea umeentzat, 14:00ak arte.
12:00. Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:00ak arte.
17:15. Zekorketen aurkako elkarretaratzea, Erdikalean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Baginaren bakarrizketak antzezlana, kiroldegian.
18:00. Lehen zekorketa. Ezpataria: Aquilino Giron. Ordezko ezpataria: Juan Sebastian Ritter Lopez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Ondoren, zezen bolaztatuak.
19:30. Mikel Markez, Laranjadi plazan.
22:30. Pilota partidak: lehenengoa Urrutikoetxea eta Izak Olaetxea eta Untoria II.aren kontra. Ondoren, Olaizola II.a eta Albisuk Bengoetxea VI .a eta Patxi Ruizen kontra.
23:30. Skakeitan eta Skandalo Publiko, Laranjadin.
Ondoren, XA2 disko-jartzailea, Foru plazan.
Irailak 9, ostirala
10:00. Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.
10:30. Zarata festa, kalejira Erdikaletik, haurren udalbatza, udaltzainak, buruhandiak. Iraunkorrak txaranga goizean.
Ondoren. Umeek suziria botako dute udaletxetik.
11:00. II. Gazteen Esku Pilota Txapelketa finalak, frontoi zaharrean.
13:00. Zezen bolaztatuak eta pottokak, ume eta gazteentzat.
13:00. Txakolin dastatzea.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. Txartelak irailaren 4a baino lehen erosi behar dira. Bazkalondoren, ume eta gurasoentzako jolasak, kiroldegi aurrean.
17:15. Zekorketen aurkako elkarretaratzea, Erdikalean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Eriz magoa.
18:00. Bigarren zekorketa. Ezpataria: Brandon Yael Campos Medina. Ordezko ezpataria: Aquilino Giron. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia). Gero, zezen bolaztatuak.
19:00. Euskal Herriko musika tresnen emanaldia, Laranjadi plazan.
21:00. Oilasko jana txosna gunean. Menua: entsalada, oilaskoa eta postrea. Txartelak tabernatan salgai. Afaria girotzeko, Gaztelumendi anaiak eta Aitor Salegi bertsolaria.
23:00. Lauroba, Laranjadin.
Ondoren. Triki Ta Su, Laranjadi plazan.
Irailak 10, larunbata
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Joselontxo’s txaranga egun guztian zehar. Antolaketa urtero bezala izango da. Izen-ematea eta txartelak tabernatan.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Gero, herri bazkaria, plazan.
17:00. Kuadrilla arteko jolasak, plazan.
20:00. Kalez kale euskal abestiak kantatuko dituzte.
20:00. Apar festa, Frontoi Zaharrean.
23:00. Bitter Honey eta Su Ta Gar.
Pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte bihar
Duela bi aste hasi zen II. Gazteen Esku Pilota Txapelketa. Zestoako Pilota Elkarteak antolatu du proba. Dagoeneko txapelketako azken fasean murgilduta daude pilotariak. Bihar aurrebenjaminek eta bigarren urteko infantilek finalerdiak jokatu dituzte, eta ostiralean maila guztietako finalen txanda izango da. Partidak
frontoi zaharrean jokatuko dituzte.
Aurrebenjaminetako pilotari guztiak Zestoako Pilota Eskolako kideak dira. Baina gainontzeko mailetan Azpeitilo Ilunpe Pilota Elkarteko eta Zestoako Pilota Elkarteko pilotariak ari dira nor baino nor. Antolatzaileak gustura daude txapelketak orain arte izan duen harrerarekin, eta hala adierazi dute: «Bi aste dira txapelketako partidak hasi zirela eta jendeak ondo erantzun du. Partidak ikustera jende dezente etorri da».
Pilota partidak
Finalerdiak
Bihar, 17:00etan hasita, frontoi zaharrean.
- Aurrebenjaminetan: Zigaran eta Arzallus, Lopetegi eta Alberdiren kontra. Korta eta Alonso, Eizagirre eta Sasiainen aurka.
- Infantilak (bigarren urtea): Salegi, Illarramendiren kontra eta Arantzeta Alberdiren aurka ariko dira.

Ostiralean, 11:00etan hasita, frontoi zaharrean.
- Aurrebenjaminetako eta bigarren urteko infantiletako finalak, finalerdietako emaitzen arabera.
- Benjaminetan: Lizaso eta Alberdik Marrero eta Salegiren kontra.
- Alebinetan: Larrañaga eta Egiguren Perez eta Iriarteren kontra.
- Infantilak (lehenengo urtekoak): Arrizabalaga Mirandaren kontra.