Film labur lehiaketa prestatu dute gazteek aisialdiko eskaintza faltari aurre egiteko

Zestoako Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Zestoako gazte talde batek film labur lehiaketa antolatu du hil honetarako. «Abuztuan aspertuta ezer egin gabe egon beharrean, lehiaketa prestatzea pentsatu genuen, zerbaitetan parte hartzeko». Hala dio Amaiur Aristik, lehiaketa antolatzen ari denetako batek. Zestoak aisialdirako eskaintzari dagokionean hutsune handia duela ikusita, gazte batzuk bildu eta zerbait prestatzen hastea erabaki zuten. Hainbat talde sortu zuten, eta hainbat ekimen ari dira prestatzen. Film laburren lehiaketa da horietako bat. Atzotik dago martxan. «Duela urte batzuk egin zuten, eta arrakasta handia izan zuen. Urtero esaten zuen norbaitek ederra izango zela antolatzea, baina inoiz ez zen egiten. Aurten, azkenean, prestatzea erabaki dugu». Gairik ez dute jarriko, horrek «isotrioak mugatuko» dituelakoan, eta horela askotariko filmak aurkez daitezen. Hori bai, bi baldintza jarri dituzte jendearen sormena apur bat bideratu asmoz. Edozein kontestutan, baina filmean ezpainetako pintura gorriak eta hautsitako kristal zatiek agertu beharra daukate. Antolatzaileen esanetan, ez dute gauza handiegirik eskatzen: «Ez dago film ikaragarria egin beharrik; 30 segundoko filmtxo bat nahikoa da aurkezteko. Berdin dio luzerak». Koiote, Uztapide eta Fati tabernetan eman behar da izena, baita lanak aurkeztu ere, DVD formatuan, abuztuaren 23a baino lehen. Gazte egunean izango da aurkezpena, irailaren 3an, 11:30ean udaletxe azpian. Urtero bezala, Gazte Eguna prestatzen ari dira Zestoan, «gazte guztiak [...]

Zestoako gazte talde batek film labur lehiaketa antolatu du hil honetarako. «Abuztuan aspertuta ezer egin gabe egon beharrean, lehiaketa prestatzea pentsatu genuen, zerbaitetan parte hartzeko». Hala dio Amaiur Aristik, lehiaketa antolatzen ari denetako batek.
Zestoak aisialdirako eskaintzari dagokionean hutsune handia duela ikusita, gazte batzuk bildu eta zerbait prestatzen hastea erabaki zuten. Hainbat talde sortu zuten, eta hainbat ekimen ari dira prestatzen. Film laburren lehiaketa da horietako bat. Atzotik dago martxan. «Duela urte batzuk egin zuten, eta arrakasta handia izan zuen. Urtero esaten zuen norbaitek ederra izango zela antolatzea, baina inoiz ez zen egiten. Aurten, azkenean, prestatzea erabaki dugu».
Gairik ez dute jarriko, horrek «isotrioak mugatuko» dituelakoan, eta horela askotariko filmak aurkez daitezen. Hori bai, bi baldintza jarri dituzte jendearen sormena apur bat bideratu asmoz. Edozein kontestutan, baina filmean ezpainetako pintura gorriak eta hautsitako kristal zatiek agertu beharra daukate. Antolatzaileen esanetan, ez dute gauza handiegirik eskatzen: «Ez dago film ikaragarria egin beharrik; 30 segundoko filmtxo bat nahikoa da aurkezteko. Berdin dio luzerak». Koiote, Uztapide eta Fati tabernetan eman behar da izena, baita lanak aurkeztu ere, DVD formatuan, abuztuaren 23a baino lehen. Gazte egunean izango da aurkezpena, irailaren 3an, 11:30ean udaletxe azpian.

Urtero bezala, Gazte Eguna prestatzen ari dira Zestoan, «gazte guztiak bildu eta denen artean ondo pasatzeko» helburuarekin. Aisialdiarako aukerak sortzeko bildu den taldea ari da prestaketa lanetan, eta dagoeneko ari dira eguna gorpuzten. Filme emanaldiarekin hasiko da, eta ondoren triki-bertso poteoa izango da kaleetan zehar, bazkaltzera joan aurretik.
Arratsaldean, bizikleta zaleentzako urteroko proba dago: Ondarbasora igoera. Amaitutakoan kale animazioa prestatu dute, eta gaueanm berriz, Gundestrak eta Adabegi herriko taldeen kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide