25.000 urteko zintzilikari bat topatu dute Idiakaitzen, penintsulan aire librean aurkitutako zaharrena

Zestoako Hitza 2011ko abuztuaren 10a

Aranzadiko arkeologoek aire zabalean penintsula osoan orain arte aurkitu den zintzilikari zaharrena aurkitu dute Idiakaitzen; 25.000 urte inguru dituela kalkulatu dute.

Idiakaitzen egiten ari diren indusketan topatu dute.

Pasa den astelehenean agertu z...

Aranzadiko arkeologoek aire zabalean penintsula osoan orain arte aurkitu den zintzilikari zaharrena aurkitu dute Idiakaitzen; 25.000 urte inguru dituela kalkulatu dute.
Idiakaitzen egiten ari diren indusketan topatu dute.

Pasa den astelehenean agertu zen piezatxoa. Dekorazio moduan, lepoko gisa ibiltzen zuten, baina Alvaro Arrizabalaga bertako lanen zuzendariak bestelako berezitasunak azaldu ditu. «Praileaitzen aurkitutakoaren oso antzekoa da, baina hau askoz lehenago egindakoa dela esan behar da. Gainera, erramintak zorrozteko ere erabiltzen zuten objektuaren beste aldea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide