Askoin baserritik San Lorentera entzierroa antolatu dute, bihar eguerdirako

Zestoako Hitza 2011ko abu. 8a, 18:15

Zestoako San Lorente auzoan festa egun handia izango dute bihar: San Lorenteko eguna. Zestoa eta Zumaia herrien artean dago. Goizean goiz hasi eta arratsera bitartean hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dute, San Lorenteko baselizaren bueltan.

Bih...

Biharko festa eguna Idiakaitz txistulari taldekoek hasiko dute, 10:30ean. Ondoren, 11:00etan, meza nagusia izango da baselizan, bailarako hildakoen alde.
Makuako zezenak entzierroan
Meza eta gero, Makuako zezenekin entzierroa antolatu dute. Askoin baserritik irten eta San Lorentera artekoa izango da egin beharreko ibilbidea. Segidan, hau-
rrentzako jolasak izango dira, eta Gorriti eta bere animalien erakustaldia.
Bazkari herrikoiaren aurretik, sokatira lehia jokatuko dute ezkonduek ezkongabeen kontra. Eta, segidan, bazkaldu egingo dute. Arratsaldean, XII. San Lorente Saria Zaldi Lasterketa jokatuko da, eta herri kirolen txanda ere izango da. Trikitilariek alaituko dute festa egunean zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide