Zestoako festa egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak

Zestoako Hitza 2011ko abu. 3a, 07:06

Zestoako Udala herriko festak , amabirjinak, antolatzen hasita dago dagoeneko. Irail hasieran, 7tik 10era, ospatuko dituzte jaiak eta egitaraua bilduko duen esku-programaren azala aukeratzeko lehiaketa abiatu berri du Udalak. Lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 12a izango da, eta sari bezala 250 euro banatuko du Udalak. Lehiaketan parte hartzeko Zestoan erroldatuta egon behar da ezinbestean, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkezteko aukera izango du. Lanak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak edota saritu gabekoak izan beharko dute. Neurriak eta lanek bete beharreko beste baldintzak ere azaldu ditu Udalak: 21 zentimetro zabal eta 21 zentimetro altu izan behar dute lanek. Gainera, testu hauetako bat azaldu beharko da bertan: Zestoa Amabirjinak 2011, Zestoa Herri Jaiak 2011 edo Zestoa Festak 2011. Lanak hilaren 12rako aurkeztu behar dira Zestoako kultur etxean edo udaletxean. Lan bakoitzarekin batera, kartazal itxi baten barruan egilearen datuak eta nortasun agiriaren zenbakia zehaztu behar dira. Lanen atzeko aldean, berriz, egilearen nortasun agiriaren zenbakia idatzi behar da. Bai datuak jasotzen dituen kartazala eta bai lana bera kartazal baten barruan aurkeztu beharko dira. Irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte jaiak Zestoan, eta egitaraua osatu samarra dute Festa Batzordekoek. Hiru bat bilera egin dituzte festetako ekitaldiak antolatzeko eta erabakitzeko. Orain, berriz, egitarauaren azala aukeratzeko [...]

Zestoako Udala herriko festak , amabirjinak, antolatzen hasita dago dagoeneko. Irail hasieran, 7tik 10era, ospatuko dituzte jaiak eta egitaraua bilduko duen esku-programaren azala aukeratzeko lehiaketa abiatu berri du Udalak. Lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 12a izango da, eta sari bezala 250 euro banatuko du Udalak.
Lehiaketan parte hartzeko Zestoan erroldatuta egon behar da ezinbestean, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkezteko aukera izango du. Lanak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak edota saritu gabekoak izan beharko dute.
Neurriak eta lanek bete beharreko beste baldintzak ere azaldu ditu Udalak: 21 zentimetro zabal eta 21 zentimetro altu izan behar dute lanek. Gainera, testu hauetako bat azaldu beharko da bertan: Zestoa Amabirjinak 2011, Zestoa Herri Jaiak 2011 edo Zestoa Festak 2011.
Lanak hilaren 12rako aurkeztu behar dira Zestoako kultur etxean edo udaletxean. Lan bakoitzarekin batera, kartazal itxi baten barruan egilearen datuak eta nortasun agiriaren zenbakia zehaztu behar dira. Lanen atzeko aldean, berriz, egilearen nortasun agiriaren zenbakia idatzi behar da. Bai datuak jasotzen dituen kartazala eta bai lana bera kartazal baten barruan aurkeztu beharko dira.
Irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte jaiak Zestoan, eta egitaraua osatu samarra dute Festa Batzordekoek. Hiru bat bilera egin dituzte festetako ekitaldiak antolatzeko eta erabakitzeko. Orain, berriz, egitarauaren azala aukeratzeko lehia jarri dute martxan. Irabazlea nor izan den egitaraua etxeetara banatzen dutenean jakingo da, ez lehenago.
Zein lan saritu erabakiko duen epaimahaia Kultura Batzordeak eta hark izendatutako beste edozeinek osatuko dute. Saritutako lana, berriz, Zestoako Udalarentzat geldituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide