Lau lagun atxilotu dituzte Zestoan ustez oiloak harraptzen saiatzeagatik. Polizia iturrien arabera, txabola batean sartu ziren eta animaliez gain zaldientzako tirorako lepoko bat harrapatzen ere saiatu ziren larunbatean. Nagusia beste lagun batekin sartu zen txabolara, eta ustezko lapurrak harrapatu zituzten. Bertan eutsi zien Ertzaintza iritsi arte. 1.500 euroko balioa du harrapatzen saiatutakoak.