Giro ederra eta eskubideen aldeko aldarria, Elkartasun Egunean

Zestoako Hitza 2011ko uztailaren 19a

Joan den larunbatean Elkartasun Eguna izan zen Zestoan; euskal preso eta iheslari politikoei eta deportatuei elkartasuna adierazteko eguna, hain zuzen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta.

Egun osoan hainbat ekitaldi egin zuten. Txistularien g...

Joan den larunbatean Elkartasun Eguna izan zen Zestoan; euskal preso eta iheslari politikoei eta deportatuei elkartasuna adierazteko eguna, hain zuzen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta.
Egun osoan hainbat ekitaldi egin zuten. Txistularien goizeko kalejiraren ostean, haurrek eskulan eta jolaserako txokoan gozatu zuten. Ume asko izan zen bertan margotzen eta karetak egiten.
Urtero moduan, 13:00etan abiatu zen Sastarraindik herriko plazarainoko lasterketa; 40 korrikalari inguruk hartu zuten parte proban. Garikoitz Tabasco izan zen, iaz bezala, lasterketako garailea.
Herri bazkaria izan zen ondoren, udaletxeko arkupetan, herriko elkarteek antolatuta, eta 120 lagun inguru bildu ziren bertan.
Ondoren, Pilota Elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten, eta eguraldi ederra aprobetxatuz, ikusle ugari gerturatu zen frontoira.
Arratsaldean presoen eskubideen aldeko aldarria egin zuten, kalejiran.
Elkartasun Eguna Zestoa ELKARTASUN EGUNA ZESTOAN ELKARTASUN EGUNA ZESTOAN ELKARTASUN EGUNA ZESTOAN ELKARTASUN EGUNA ZESTOAN


Aurten, aurrenekoz, astebururo presoen senitartekoek egiten dituzten milaka kilometroak irudikatzeko, bizikleta estatikoak ipini zituzten plazan, jendeak pedalei eraginez 1.000 kilometro egin zezan. Egun amaierako, 180 lagun inguruk eragin zien pedalei, eta erronka bezala jarritako mila kilometroak gainditu zituzten denen artean. Parte-hartzaile bakoitzak idatzitako elkartasun mezuak irakurri zituzten, gainera. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete festan parte hartu zuten guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide