Zestoan Amabirjin jaiak antolatzeko bigarren bilera izango da gaur, 19:30ean

Zestoako Hitza 2011ko uztailaren 13a

Amabirjin jaiak antolatzeko Festa Batzordearen bigarren bilera gaur izango da, 19:30ean, kultur etxean. Festetako ekitaldi nagusiak zehaztuko dira: pilota, zekorketak eta ikuskizun alternatiboak eta umeentzako ikuskizunak.

Jada finkatu dute aurtengo...

Amabirjin jaiak antolatzeko Festa Batzordearen bigarren bilera gaur izango da, 19:30ean, kultur etxean. Festetako ekitaldi nagusiak zehaztuko dira: pilota, zekorketak eta ikuskizun alternatiboak eta umeentzako ikuskizunak.
Jada finkatu dute aurtengo Amabirjinak zein egunetan izango diren: irailaren 4an, igandez, adinekoen eguna izango da; txupinazioa, berriz, irailaren 7an, asteazkenean; irailaren 10a, larunbata, izango da festetako azken eguna. Hasiera batean, irailaren 8an eta 9an izango dira zezen ikuskizunak. Pilota partida, usadioari jarraituz, Amabirjin egunean izango da. Bestetik, irailaren 9an izango dituzte umeek euren neurrira egindako ekitaldi gehienak, eta azken eguna paella lehiaketarako, jolasetarako eta abarrerako gordeko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide