Eguraldi apartarekin ari dira ospatzen Ekaindarren Eguna zestoarrak

Onintza Lete Arrieta 2011ko uztailaren 2a

Egun osoko egitaraua prestatu dute Ekainberrik eta Zestoako Udalak Ekaindarren Egunaren harira. Goizean zehar nahi izan duen orok pottokan nahiz zaldian buelta bat emateko aukera izan du Trosta taldearen eskutik. Haurrak bakarrik animatu diren arren, g...

Egun osoko egitaraua prestatu dute Ekainberrik eta Zestoako Udalak Ekaindarren Egunaren harira. Goizean zehar nahi izan duen orok pottokan nahiz zaldian buelta bat emateko aukera izan du Trosta taldearen eskutik. Haurrak bakarrik animatu diren arren, guztiei zabaldutako ekimena izan dela esan dute antolatzaileek.

Bitartean, udaletxe azpian azokatxoa egin dute. Ekainberriko hainbat material eskuratzeko aukera izan da (postalak, koadernoak, arkatzak nahiz pin-ak) postuetako batean, informazioaz gain. Beste batean harrian egindako eskulanak egon dira ikusgai. Natxo Kareaga Zarauzko bizilagunak, berriz, pigmentu naturalak erabiliz harrietan egindako Ekainberriko margoen erreplikak erakutsi ditu.

Zestoako Bainuetxeak ere izan du tartea eremu horretan. Infusioak eskaini ditu eta bertan eskaintzen dituzten masajeen eta tratamenduen berri eman du. 13:30ean antzerkia egingo dute plazan, eta festak arratsaldean jarraituko du. Izan ere, Sastarraingo zaldiketa eskolakoek erakusketa eskainiko dute 17:00etan. 19:00etatik 20:00etara burruntzian erretako arkume pintxoak emango dituzte eta, 20:30ean, azkenik, hainbat musika eta dantza estilo ikusteko aukera izango da, egunari amaiera emateko.Te dastaketaZaldietan bueltatxoa egitenTrikitilariak giroa alaitzenNatxo Kareagaren lanak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide