Ekaindarren Eguna ospatuko dute bihar egun osoan zehar

Zestoako Hitza 2011ko ekainaren 28a

Bihar Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak Ekain Gizateriaren Ondare izendatu zueneko hirugarren urtemuga beteko da eta, horren harira, Ekaindarren Eguna ospatuko dute Zestoan. Ekainberri Fundazioak eta Zestoako Udalak hainbat ekimen antolatu dute egun horri begira. Egitaraua: -Goizean zehar: historiaurreko pintxo bira herriko tabernetan; kale-animazioa triki-bertso poteoarekin; artisau postuak plazan; Zestoako Bainuetxeak eskainitako infusio dastaketa; eta haurrentzako pottokak. -13:30-14:00: ‘Suaren Etorrera’ antzezlana, Ekaingo tribuak eskainita. Plazan. -15:30-17:00: historiaurreko tekniken erakustaldiak plazan: margoa, sua eta ehiza. -17:00-18:30: zaldi erakustaldiak plazan. -19:00-20:00: burruntzian erretako arkume pintxoak. -20:30: Kora saio, didgeridoo australiarra eta perkusio eta dantza afrikarra, ekitaldiari amaiera emateko. Tribu bateko kide izateko Ekaindarren Egunean jendeak zuzenean parte hartuta, Ekaingo koban eta inguruetan bizi zirenen bizimodua irudikatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, tribu berezi bat osatu nahi dute. Adin guztietako jendea bildu nahi dute; helduak, erretiratuak, gazteak eta haurrak, familia oso bat irudikatu ahal izateko. Tribu horretan parte hartzen dutenek, Ekaindarren Egunean «oso esperientzia berezia» bizitzeko aukera izango dutela adierazi dute antolatzaileek. Sua piztuko dute, ehizatu egingo dute eta, oro har, «egun desberdin bat pasatzeko aukera paregabea» izango da. Egunotan formazio saioak egingo dituzte, eta Ekaindarren Egunerako jantziak eta beharrezko tresnak prestatzen ariko dira. Informazio gehiago lortu edo tribu honetan parte [...]

Bihar Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak Ekain Gizateriaren Ondare izendatu zueneko hirugarren urtemuga beteko da eta, horren harira, Ekaindarren Eguna ospatuko dute Zestoan. Ekainberri Fundazioak eta Zestoako Udalak hainbat ekimen antolatu dute egun horri begira.

Egitaraua:

-Goizean zehar: historiaurreko pintxo bira herriko tabernetan; kale-animazioa triki-bertso poteoarekin; artisau postuak plazan; Zestoako Bainuetxeak eskainitako infusio dastaketa; eta haurrentzako pottokak.

-13:30-14:00: ‘Suaren Etorrera’ antzezlana, Ekaingo tribuak eskainita. Plazan.

-15:30-17:00: historiaurreko tekniken erakustaldiak plazan: margoa, sua eta ehiza.

-17:00-18:30: zaldi erakustaldiak plazan.

-19:00-20:00: burruntzian erretako arkume pintxoak.

-20:30: Kora saio, didgeridoo australiarra eta perkusio eta dantza afrikarra, ekitaldiari amaiera emateko.


Tribu bateko kide izateko
Ekaindarren Egunean jendeak zuzenean parte hartuta, Ekaingo koban eta inguruetan bizi zirenen bizimodua irudikatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, tribu berezi bat osatu nahi dute. Adin guztietako jendea bildu nahi dute; helduak, erretiratuak, gazteak eta haurrak, familia oso bat irudikatu ahal izateko.
Tribu horretan parte hartzen dutenek, Ekaindarren Egunean «oso esperientzia berezia» bizitzeko aukera izango dutela adierazi dute antolatzaileek. Sua piztuko dute, ehizatu egingo dute eta, oro har, «egun desberdin bat pasatzeko aukera paregabea» izango da.
Egunotan formazio saioak egingo dituzte, eta Ekaindarren Egunerako jantziak eta beharrezko tresnak prestatzen ariko dira.
Informazio gehiago lortu edo tribu honetan parte hartu nahi dutenek Ekainberri Informazio Bulegora jo dezakete, Zestoako Portale Kaleko 1 zenbakian edo telefonoz, 943-86 88 11 zenbakira deituta.

Historiaurrera gerturatzeko
Atzo arte, herritarrei historiaurrera hurbiltzeko aukera eman asmoz, gai hori lantzen duten hiru film eskaini zituzten udaletxeko batzar aretoan, 19:00etatik aurrera.
Les origines du langage (Hizkuntzaren sorrera),  The real neanderthal man (Benetako neanderthala) eta  Lascaux: le ciel de les premiers hommes (Lascaux: lehen gizakien zerua).
Hiru filmak Irungo Oiasso Erromatar Museoak utzitakoak dira, eta Bidasoako Zine Arkeologikoaren Jaialdian parte hartu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide