Amabirjinak prestatzeko lehen bilera asteazkenean

Zestoako Hitza 2011ko ekainaren 24a

Zestoako Amabirjin jaietarako pare bat hilabete falta dira eta Zestoako festa batzordeak jaiak antolatzen hasteko lehen bilera deitu du datorren asteazkenerako, ekainaren 29rako. 19:30ean izango da Kultur Etxeko balio anitzeko gelan.

Zestoako Amabirjin jaietarako pare bat hilabete falta dira eta Zestoako festa batzordeak jaiak antolatzen hasteko lehen bilera deitu du datorren asteazkenerako, ekainaren 29rako. 19:30ean izango da Kultur Etxeko balio anitzeko gelan eta, herritar guztiei egin nahi diete bertan parte hartzeko deia, “denon gustukoak izatea nahi badugu denon iritz, proposamen eta inplikazioa behar da” adierazi dute.

Jai herrikoi eta partehartzaileak antolatu nahi dira eta horretarako, jai batzordean -koadrila, talde eta elkarte guztien artean- adostu eta antolatu egin beharko dira hainbat gai. Lehen bilera honetan landuko diren gaiak honakoak izango dira: udan zer Zestoan?; uda amaierako kontzertua; Amabirjinak: zein egunetan, ekitaldi nagusiak eta abar; zekorketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide