Zestoako Udalak lan eskaintza publikoa egin du hutsik dauden bi lanpostu betetzeko: udal langileen koordintzatzaile eta zerbitzu arduradun funtzioak beteko dituen tekniko ertainaren postua, eta udaltzain postu bat.
Maiatzaren 30ean argitaratu zituzten deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta www.zestoa.net webgunean daude eskuragarri. Udaletxean bertan ere kontsulta daitezke oinarriak, eta eskaera eredu ofizialak eskuratu.
Betebeharrak eta zereginak
Koordinatzaile lanposturako probara aurkeztu ahal izateko beharrezko izango da aparejadore edo arkitekto tekniko titulua edukitzea, eta hirugarren mailako hizkuntza gaitasun proga gaindituta edukitzea. Udal langileen koordinatzaile eta zerbitzu arduradunak obra eta zerbitzu brigadako langileak zuzendu eta koordinatuko du; zehazki, langileen eginbeharrak planifikatu, antolatu eta jarraipena egin beharko du. Eskaera iragarkia Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun naturalen barruan egin daiteke.
Udaltzain posturako Eskola Graduatua izan beharko da gutxienez, eta euskarazko Bigarren Hizkuntz Eskakizunaren jabe izan beharko da. Postu honetarako eskaera iragarkia Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun naturalen barruan egin daiteke.