Gaur eta asteburuan Asentzio jaiak ospatuko dituzte endoiarrek. Gaur, Asentsio eguna, meza izango da gaueko 21:00etan eta ondoren bertso afaria egingo dute auzotarrekin. Larunbatean afalostean erromeria izango baitaa Baltzola anaiekin.
Igandean meza izango da 10:30ean. Ondoren Itziarko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta bazkalostean, 18:00etatik aurrera herri kirol jaialdiak izango dira. Ordu berean, poni eta zezen txikiak izango dira gaztetxoen gozamenerako Zelailuzerekin. Festari amaiera emateko, trikitilari gazteekin erromeria izango da.