Bihar, ostirala, puntako pilota partidez gozatzeko aukera izango da Zestoan, afizionatu eta profesionalen arteko pilota partidak izango baitira kiroldegiko pilotalekuan.
Afizionatuen partidak 19:15ean hasiko dira. Lehenik eta behin, lau t’erdiko ekialdeko txapelketako final zortzirena jokatuko dute Artetxek (Zestoa) eta Zinkunegik (Usurbil).
Ondoren, Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako final zortzirena jokatuko dute Odriozolak (Zestoa) eta Insaustik (Añorga).
Gauean profesionalak
Profesionalen mailako bi partida izango dira gauean, Aspe pilota enpresak antolatuta. 22:15ean hasiko dira partidak. Lehenik eta behin Jon Apezetxea eta Ladis Galarza Gorka Esteban eta Cecili Valgañonen aurka ariko dira.
Bigarren partidan aurrez aurre izango diren bikoteak hauek dira: alde batetik Julen Retegi Retegi BI eta Aritz Laskurain eta bestetik Aritz Lasa eta Jose Jabier Zabaleta.
Sarrerak aldez aurretik erreserba daitezke 630025615 telefono zenbakira deituta.