Sendabelarren ikastaroa egingo dute Aizarnan, bigarren urtez jarraian. Sara Letamendiak zuzenduko du mintegia, eta inguruko sendabelarrak ezagutzeko eta haiekin hainbat produktu egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Besteak beste, sendabelarrekin ukenduak, olioak, tinturak eta lozioak prestatzen ikasteko aukera izango da mintegian.
Ekainaren 11n hasita, bost larunbatetan hiru orduko saioak egingo dituzte, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hogei ordukoa izango da ikastaroa, eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 10a baino lehen eman behar dute izena, honako telefonoetara deituta: 943-14 81 26 eta 609-86 17 03. Ikastaroaren matrikula 100 eurokoa izango da.