‘Arriya’ filma emango dute bihar, doan eta herritar guztientzat

Zestoako Hitza 2011ko maiatzaren 26a

Iazko udan Zestoako hainbat tokitan Arriya filma grabatu zuten. Eta herritarrek hura ikusteko aukera izango dute, bihar gauean. Herriko plazan emango dute filma, 22:30etik aurrera. Hala, produkzio-etxeak esker ona adierazi nahi die zestoarrei filmar...

Iazko udan Zestoako hainbat tokitan Arriya filma grabatu zuten. Eta herritarrek hura ikusteko aukera izango dute, bihar gauean. Herriko plazan emango dute filma, 22:30etik aurrera. Hala, produkzio-etxeak esker ona adierazi nahi die zestoarrei filmaren grabatzerakoan eskainitako laguntzagatik.
Filmaren estreinaldi komertziala abuztuaren 26an izango dela kontuan hartuta, premiere baten lekuko izango dira zestoarrak.
Malagako jaialdian saritua
Alberto Gorritiberea gasteiztarraren Arriya filmak Malagako (Espainia) XIV. Zine Jaialdiko lehian parte hartu zuen apirilean, eta bost sari irabazi zituen. Begoña Maestrek emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga jaso zuen, jantzitegi onenaren saria Saoia Lararentzat izan zen, Gaizka Bourgevadek argazki onenaren saria eskuratu zuen, eta Bingen Mendizabalek soinu banda onenaren saria. Sail ofizialetik kanpo, gainera, Andaluziako Zine Idazleen Elkarteak opera prima onenaren saria eman zion filmari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide