Artisau postuz bete da malekoia

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 6a

Haizea nagusi, Nahia elkarteak artez, sortzailez eta artisauez bete du Zarauzko malekoia. 21:00etara arte egongo dira postuak zabalik, Galtxagorri elkartearen parean.

Gaur goizean eman diote hasiera Nahia elkarteak antolatutako ekaineko III. artisau azokari. Nahiz eta haizea nagusi izan, inguru zoragarriaz eta produktu bikainez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Artisau postuak Galtxagorri elkartearen parean kokatu dituzte, eta 10:30etatik 21:00etara egongo dira zabalik, gaur eta bihar.

Guztira 22 postu daude, eta bertara hurbiltzen diren herritarrek eta bisitariek produktu eskaintza zabala aurkituko dute. Ehungintzako produktuak, bitxiak, ukendu naturalak eta ilustrazioak, besteak beste. 

Halaber, azokan egiten diren erosketen artean, Nahia elkarteak bi pertsonentzako Kirkilla Jatetxeko dastatze menua zozketatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide