Santa Klara komentuaren beheko solairuan egindako obren inguruko bisita egingo dute etzi

Intza Trula 2026ko ekainaren 8a

Santa Klara komentua, kanpoaldetik. (Intza Trula)

Bisita 19:00etatik 20:30era izango da, Xabier Uranga Ur arkitektura estudioko arkitekoak eta Iratxe Garcia de Vicuña Zarauzko Udaleko bulego teknikoko arduradunak emango dituzte azalpenak. 

Santa Klara komentuaren beheko solairuan hainbat esku-hartze egin dira, eta herritarrek berrikuntzen berri izan dezaten bisita gidatua antolatu dute. Etzi, asteazkenez, izango da saioa, 19:00etatik 20:30era bitartean. Azalpenak emango dituzte bertan Xabier Uranga Ur arkitektura estudioko arkitektoak eta Iratxe Garcia de Vicuña Zarauzko Udaleko bulego teknikoko arduradunak.

Eraikinaren konfigurazio historikoa eta ondare-balioak errespetatuz egin dira lanak komentuaren beheko solairuan, eta horiek erakustea da hitzorduaren helburua. Era berean, eraikin historikoa gaur egungo erabileretara nola egokitu den azalduko dute, izaera sozial eta ekipamendu kulturala txertatuz komentuak zuen nortasun arkitektoniko eta sinbolikoa mantentzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide