Didau antzerki faktoriak bi emanaldi eskainiko ditu asteburuan, Palestinarako dirua lortzeko

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 4a

Didau antzerki faktoriaren ikuskizuna. (Guka)

Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia antzezlana eskainiko du asteburuan Didau antzerki faktoriak Zarauzko Ispilu arte galerian. Zarautz Palestina herri ekimenak antolatu du emanaldia, eta bildutako diru guztia Palestinara bidaliko da.

Larunbat eta igande honetan, 17:30etik aurrera, Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia antzerki emanaldia eskainiko du Didau antzerki faktoriak Zarauzko Ispilu arte galerian. Emanaldiaren ondoren, lagun artean edateko zerbait hartzeko hartzeko aukera egongo da.

Sarrerak Ispilu arte galerian bertan edo 615707635 deituta lortu daitezke eta 6 euroko prezioa izango dute. Emanaldian bildutako diru guztia Palestinara bidaliko du Zarautz Palestina herri ekimenak.

Era berean, Zarautz Palestina herri ekimenak jakinarazi duenez, alokairuko pisu baten bila dabiltza bi emakume palestinar errefuxiatu. Lau seme-alabarekin batera etorri dira emakume hauek Zarautzera. 620932672 telefonora deitu beharko da pisuren baten berri izanez gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide