Lehen Sorospen ikastaroak jasotzen ari dira ZKEko entrenatzaileak Zingiraren eskutik

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 3a

Zingira taldekoak ZKEko entrenatzaileak trebatzen. (utzitakoa)

Zarauzko babes zibileko boluntzarioek 50 entrenatzaileri eman diete jada formazioa; batik bat, Bihotz Biriken Berpizketa eta Desfibrilagailuen erabilera irakasten ari dira.

Boluntarioz osatutako Zarauzko Zingira Babes Zibila taldeak herritarren segurtasuna bermatzeko eta larrialdiei aurre egiteko hainbat ekintza egin ohi ditu urtean zehar. Konpromiso horren haritik, Lehen Sorospenen ikastaroak ematen ari da orain Zarautz Kirol Elkarteko entrenatzaileei.

Eusko Jaurlaritzaren eskariz datorren formazioa da honakoa, eta sei orduko ikastaroak ematen ari dira, Bihotz Biriken Berpizketa eta Desfibrilagailuen erabilera ikas dezaten. Egitasmoaren helburua da gure gazteen eta ingurukoen osasuna eta segurtasuna indartzea. Dagoeneko 50 entrenatzaileri eman diete formazioa, eta pixkanaka-pixkanaka entrenatzaile guztiak trebatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide