Zarauzko abesbatzetan izena emateko epea zabaldu dute

Intza Trula 2026ko ekainaren 2a

Zarautz Abesbatza, Gabonetako kontzertu solidarioa eskaintzen. (Aritz Mutiozabal)

LH 2. mailatik 5. mailarako haurrek Txinpirin abesbatzan parte har dezakete, eta LH 6. mailatik gorakoek Zarazten. Helduen taldean, Zarautz abesbatzan, gizonezkoen ahotsak behar dituztela jakinarazi dute.

Zarauzko abesbatzek taldeetako izen ematea zabaldu dute, eta "giro onean" denbora pasa eta ahotsa landu nahi dutenak parte hartzera deitu dituzte. Txinpirin, Zarazte eta Zarautz abesbatzetan izena eman dezakete haurrek zein helduek.

Txinpirin abesbatza LH 2. mailatik hasi eta 5. mailara arteko haurrei zuzendua dago. Ostiraletan elkartzen dira entsegua egiteko, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Zarazte abesbatzan, berriz, LH 6. mailatik gorakoek parte har dezakete, eta, kasu honetan, entseguak asteazkenetan egiten dituzte, 19:30etik 20:30era.

Halaber, Zarautz abesbatza da helduen taldea, eta bi egunetan entseatzen dute: astearteetan eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara, hain zuzen. Kasu horretan, gizonezkoen ahotsak behar dituztela jakinarazi du abesbatzak.

Hori horrela izanik, interesa duen orok izena eman dezake abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzita, zein taldetan parte hartu nahi duen adieraziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide