Eneko Ferradas izango da Zarauzko futbol taldeko mutilen lehen taldeko entrenatzaile berria

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 2a

Eneko Ferradas (ZKE futbola)

ZKE futboleko mutilen lehen taldeak entrenatzaile berria izango du. Eneko Ferradas añorgarra arduratuko da taldea trebatzeaz.

ZKE futbolak aditzera eman du mutilen lehen taldeak entrenatzaile berria izango duela. Urte luzez mutilen lehen taldeko jokalari eta infantilen entrenatzaile izandako Eneko Ferradas añorgarra arduratuko da taldea trebatzeaz.

2. entrenatzaile gisa Ander Uranga donostiarra arituko da, duela urte batzuk nesken lehen taldeko 2. entrenatzaile izandakoa. Zarautz KE-k ongi etorria eman die, eta "etxean bezala sentiarazten" ahaleginduko direla nabarmendu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide