Zaleen babesarekin ari dira jokatzen errugbiko Euskadiko Txapelketako finalak

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 30a

10:00etan hasi dira jardunaldiak, 16 urtez azpiko kategoriarekin, eta jarraian, 18 urtez azpikoen txanda izan da, 12:00etan. Eguardian eta arratsaldean ez dute atsedenik hartuko errugbizaleek, eta beste hainbat hitzordu jarri dituzte eguna amaitu aurretik.

Aste osoan zehar egin duen bero zaparik gabe, eta are garrantzitsuago, beren zaleen babesarekin, errugbiko 2025-2026 denboraldiko Euskadiko Txapelketako finalak ari dira jokatzen goizean goiztik Astin. 

10:00etan hasi dira jardunaldiak, 16 urtez azpiko kategoriarekin, eta jarraian, 18 urtez azpikoen txanda izan da, 12:00etan. Eguardian ez dute atsedenik hartuko errugbizaleek, eta beste hainbat hitzordu jarri dituzte tarte horretarako. 14:00etan, jardunaldi inklusiboa jokatuko dute, eta pixka bat geroago, 14:30 aldera, Fredy Lilly izena jarriko dio zelaiari ZKEko Errugbi taldeko kideek, Lilly izan baitzen sail horretako lehen presidentea.

Arratsaldean zehar, berriz, Gaztedi eta Gurea senior mailako nesken arteko partida izango da 15:30ean. 17:30ean Esteban Collantes Zarautz Kirol Elkarteko presidente ohiari egingo diote omenaldia, eta amaitzeko, 18:00etan, mutilen senior mailako finalak izango dira Elorrio eta Uni Bilbao taldeen artean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide