Argazkizale Elkartearen taldeko erakusketa ikusgai egongo da gaurtik

Intza Trula 2026ko maiatzaren 29a

Cristina Pedrosa Zarauzko Argazkizale Elkarteko kidearen argazki bat. (Utzitakoa)

Ekainaren 28ra bitartean egongo da zabalik mostra Torre Luzean, asteartetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara.

Gaur zabalduko du Zarauzko Argazkizale Elkarteak talde erakusketa, Torre Luzean. Bertan, elkartea osatzen duten kideen argazkiak erakutsiko dituzte.

Ia hilabetez egongo da zabalik erakusketa; izan ere, ekainaren 28a izango da hura bisitatzeko azken eguna. Ordutegiari dagokionez, asteartetik igandera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide